Lurpeko mundua

JENTILAK trilogiaren hirugarren zatia.

Mito guztiak, kondaira gehienak, errealitatean oinarrituta daude, modu batean edo bestean errealitatea interpretatzen dute. Zein zati da egiazkoa eta zein erantsia? Izan al zen beste arrazarik -erraldoiak, ipotxak... -, bizi al ginen noizbait desagertutako beste izaki batzuekin?

Pirinioetako mendikateko leku urrun batean, galeria eta tunel multzo bat hondoratu egin zen haranean leherketa indartsu bat izan ondoren. Badirudi jentilak, milaka urteko arraza zaharra, desagertu egin dela, eta berarekin eraman du Joseba Etxebarrieta irakaslearen bizitza, euskal mitologiarekin zerikusia duen guztiaren aztertzailea. Irati Maeztu bikoteak bere galera negartzen du, baina, sakonean, erabat ustekabeko mundu batean, bizitzak aurrera jarraitzen du.

22,00 €